Versión en Euskera

“EGIN BAT  Elkarbizitzarako 200  danborrekin” egitasmoa

ANIDAN Blokodelvalle13-c-047“EGIN BAT Elkarbizitzarako 200 danborrekin” egitasmoaren xedea Tenerife eta Euskadin ditugun egitasmoak mantendu eta zabaltzea da, eta hauexek izatea  gaur egun Kenia eta Cabo Verden ditugun egitasmo solidarioen zein etorkizunean izan genitzakeen beste batzuen oinarri  ekonomikoa.

Baina helburu hori lortzeko hasierako bultzada bat behar dugu eta horretan zeuk ere lagun diezagukezu:  100 danbor dauzkagu baina 200 danbor izan nahi ditugu, beste hainbeste ikaslerengana heltzeko. Hortik aurrera, gure kabuz jarrai genezake. Egia esateko, ez gaude bakarrik, zeren eta “Elkarbizitzarako danborrak” egitasmoa ezagutzen duen oro inplikatzen da modu batean ado bestean, eta lagundu egiten digu integrazio edo autoestimua arazoak eta etorkizun iluna duten ume askoren (batez ere nesken kasuan) ametsak bete daitezen.

Lagun iezaguzu 100 danbor berri lortzen eta EGIN BAT gure bizitza aldatu duten ekimenekin! Baina… ohartarazi behar dizuegu ekimen hauek adikzioa sortzen dutela eta geu ez garela horren erantzule egingo!

Arduratuta ikusten dugu gure egitasmoak hazten ari direla baina ez daukagula behar beste finantziazioa lortzeko modurik. Erakunde edo entitate pribatuetara jotzea ez da irtenbidea. Gure esku dagoena gure lana da, eta hori da gure egitasmoen oinarria. Danbor gehiagorekin, gure lanarekin eta gure tailerretako ikasleen inplikazioarekin, helburuak lor ditzakegu eta erronka berriei heldu.

Bloko del Valle-02 copia Iluzioz beteta, onez gero lanean ari gara bi talderekin Tenerifen, Porís de Abona eta Santa Cruz-en, eta egunetik egunera hurbiltzen zaigu lagun gehiago jotzeko grinarekin. Uztailean beste talde bat ireki nahi dugu La Orotava-n eta irailan laugarren bat  Garachicon. 200 ikasle biltzera heltzen bagara, haiek egiten duten diru-ekarpen txikiari esker, gure egitasmo guztiak aurrera atera ditzakegu geure lanarekin soilik, eta horrexegatik behar ditugu 200 danbor.

Abiatzeko behar dugun bultzada honetarako jotzen dugu zuregana, ikasle bakoitzarentzat musika tresna bat lortu, eta, gero eta lagun gehiago elkar daitezen. Horrela hileko topaketak egin genitzake, elkarrekin jo eta Europako gizarte perkusio blokorik handiena osatu.

Sortzen dugun indarra aprobetxatu behar dugu Kenia eta Cabo Verden ditugun egitasmoei bultzada emateko. Kenian bost urtetako lanak eman digun esperientziak erakutsi baitigu hau dela bidea ume askori, eta, batez ere, neska askori, irtenbide profesional bati atea irekitzeko. Ume hauen autoestimuan duen eraginagatik, gizarteratzeko bidea zabaltzeagatik eta bizi izan dituzten esperientzia traumatikoak gainditzeko duen ahalmenagatik, harrigarria eta bikaina da egitasmoa.

Ez da ameskeria!

Ez da diru asko behar, baina bai ilusio handia eta konpromezua. Behin zeozer hasita, ezin dugu amatatzen utzi, diru publikoarekin finantziatuta baina jarraipenik ez daukaten egitasmo askorekin gertatzen den bezala.

Behar ditugun 200 danbor lortzen baldin baditu, gainontzekoa gure esku gelditzen da. 200 lagun horiek (ziur gaude gero gehiago izango direla!) inplikatzen baldin badira eta laguntzen badigute elkartasuna eta erritmo korronte bat sortzen (beste hainbatek egiten duen bezala), ezin dugu ezta irudikatu noraino helduko garen!

Iaz Keniako 11 gazte ekarri genituen bira batean Europako auditorio garrantzitsuenetan jotzera. Laguntzen badiguzu berdin egin dezakegu Cabo Verdekoekin, eta lana eta zorte apur batekin, beste herrialde batzueko umeekin. Horrela joango gara Elkarbizitzarako Danborren mundu sare bat osatzen, non ezagutza eta musika ume askoren desberdintasun kultural, erligioso edo etnikoak gainditzeko gai izango diren eta umeak, aldi berean, haien herrialdeetako enbaxadorerik onenak izango diren.

Bloko de Valle childrens band, Lamu Cultural Festival 2013Guzti hau, eremu bakoitzaren indiosinkraziari errespetuaz egin nahi dugu; beti baloratu eta apoiatzen dugu bertako musika. Eta, honez gain, erritmo berriak proposatzen ditugu, sortzen ditugun eskola eta bloko guztietan berdinak, guztiok batera jotzeko elkartzen garenean, abiapuntu komun bat izan dezagun agertokietan, talde bakoitzak bere nortasunarekin aberaztatuta emaitza ikusgarria lortzeko.

Beharrezkotzat jotzen dugu aniztasun gune bat sortzea partekatzeko, ikasteko, parte hartzeko eta disfrutatzeko, ekimen bat integraziorako eta kultura sustatzeko, egitasmo bat guztiok inplikatu eta gure baitako zeozer besteei helarazteko, bakoitza nondik gatozen kontuan izan barik.

Mundura zabaldu nahi dugun perkusioak guzti hau eta gehiago eskaintzen du !

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: